viernes, 24 de febrero de 2017

Zalantzak



Zalantzak, bide
burmuineko zulotan,
atera behar.

Zalantzak, gezur,
edo egiak badira,
nonbait irteera. 


Badago irteera
zalantzak, berak, dauka,
leihoren bat.



Itxaron behar
zalantzen ziabogaren,
ikur argiari.

sábado, 18 de febrero de 2017

GOROLDIOAN




Geldi dagoen
 zuhaitz arkaikoaren
inguruan,
goroldio hezearen gainetik
ankutzik
ibili nintzen,
eta,
laztantzearen
jakinduria jaso nuen.

Osotasuna, goroldioan.
Osotasuna,  Biziaren enborrean.
Osotasuna, naturaren sustraian.
Osotasunaren zirkulu etengabean.